Tipi-Tapa Bagoaz Kanpaina
TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza
Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.
Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.
Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.
Jarraitu gure kanpainako ekintzak:
Manifestua
Hamarkadak daramatzagu egungo bizimodua zalantzan jartzen eta planetako baliabideak agortzen dituen kontsumo neurrigabean aldaketak egin behar direla aldarrikatzen. Espezie bizidun izaki, bizitzeko behar duguna naturatik eskuratzen dugu: ekomenpeko izakiak gara guztiz. Era berean, bizirik irauteko, beste pertsonek gu zaintzearen mende gaude: elkarmenpeko izakiak gara.
Egungo ekoizpen-, erreprodukzio-, banaketa- eta kontsumo-sistema giza bizitza ahalbidetzen duten oinarrizko menpekotasun horiek aintzat hartu gabe garatu da.
Gizarte jasangarriak, justuak eta ekitatiboak eraikitzeko, uste dugu bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean jartzen dituen beste eredu guztiz desberdin batera aldatu behar dugula. Hori lortzeko modu bakarra elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea da. Eremu desberdinetako hainbat kolektibok (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak eta sindikatuak) proposamenak eta aldarrikapenak adostu ditugu estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: ekonomia pertsonen zerbitzura, deshazkunde energetikoa, elikagai-subiranotasuna eta pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa.
Manifestu moduan aurkezten ditugun proposamen eta aldarrikapen hauek erakunde publikoei zuzentzen dizkiegu, bizimodu jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta ekitatibo baterako beharrezko trantsizio politikoa gidatzen lagundu dezaten, pertsonen, herrien eta naturaren arteko harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural ekitatibo, solidario eta errespetuzkoak eraikitzearen alde apustu eginez.
Erakundeak eta Kolektiboak
Desazkundea (especialmente el grupo Feminismos Desazkundea)
REAS Euskadi (Red de Economía Alternativa y Solidaria)
Saretuz (Red de Consumo Responsable, Consciente y Transformador de Donostia)
Zentzuz Kontsumitu (Red de Consumo Consciente y Responsable de Vitoria-Gasteiz)
Alianza Política Sector de Mujeres (Guatemala)
- Centro de Mujeres Xochilt Acatl (Nicaragua)
Berriak
Uda Ikastaroa uztailak 12 eta 13an: ORAINDIK GARAIZ GABILTZA
Bizimodu Jasangarriak (Vidas SOStenibles) pairatzen ari garen krisiei (klimatikoa, osasunarena, ekonomiarena, zaintzena…) aurre egiteko proposamen bat dira. Uda Ikastaro honetan, krisi horiei aurre egiteko eta beste eredu sozial eta ekonomiko bat ezartzeko funtsezkoak diren lau [...]
ALTERNATIBAK PLAZARA! DOKUMENTALAREN ESTREINALDIA
Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko: ezagutu elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak eta ekonomia solidarioko iniziatibak.
Aztertu, Aldarrikatu eta Aritu
Argitalpen honen helburua da gure bizimodua aldatzeko beharraz hausnartzea. Izan ere, gaur egungo eredua krisian dago, eta ez da jasangarria. Baina badaude alternatibak egoera aldatzeko; alternatiba horiek gauzatzeko aldaketa soziala eta politikoa behar da, baina baita aldaketa indibiduala ere, eguneroko bizitzatik.
Urtebete Guatemalan egon ginetik eta Dokumentala
Badirudi atzo izan zela baina iadanik urtebete igaro da Desazkunde eta Bizitze Ona sareko kideok Guatemalan egon ginenetik.
Denbora oparitu. Berrerabili. Trukatu.
Eguberri aurreko egunetan bagaude ere, aurten nire zakua ez dago opari materialez beteta, behin erabili eta ondoren botatzeko gauzez, ia interesatzen ez zaizkigun opariez. Aurten gehiegizko, neurrigabeko eta justifikaziorik gabeko kontsumoaren aurrean planto egin dugu. [...]
Guatemala: errealitatea, borrokak eta alternatibak
Guatemalan Bizitza Jasangarrien inguruan esperientziak trukatzeko egindako topaketak jasotzen dituen dokumentalaren emanaldia. Sebastiana Par K’iche’ herriko emakumearekin eta bertara bidaiatu zuen euskal delegazioarekin eztabaidatzeko aukera.