Bizimodu Jasangarrietarako HERRI-AUZITEGIko deialdia

Gure erakundeetatik Bizimodu Jasangarrietarako Herri-Auzitegira gonbidatu nahi zaituztegu.

Bi urte pasa dira jada Desazkunde eta Bizi Onen sarea osatzen dugun taldeok elkar-lanean jardunez eta antolatuz TIPI-TAPA bagoaz, Bizimodu Jasangarrietarantz abian jarri genuenetik eta dagoeneko iritsi da denbora luzez itxaron dugun data. Indarrez eta gogotsu heltzen diogu hurrengo erronkari: Bizimodu Jasangarrietarako eskubideen urraketak salatu eta hauen inguruan dagoen inpunitatea azaleratu dezagun!

Otsailaren 23an ostirala, eta 24an, larunbata, Bidebarrietako ekitaldi aretoan ikusiko dugu elkar (Bidebarrieta Kalea 4, Bilbo). Egitaraua ikusi nahi baduzu.

Ekitaldi honetan kanpainan zehar egindako topaketa desberdinetan landu diren ardatzak jorratuko dira, eta honako eskubide hauen urraketa salatuko da:

Zer da Herri-Auzitegi bat?

Herri-auzitegiak giza eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko xedea duten gizarte zibileko erakundeen estrategia bat dira. Gizarte-kontzientzia pizten duten erreparazio-ekitaldiak dira, gertatu zena urraketa pairatu zuten pertsonen ahotsetan azaleratuz, eta sarri hauentzako ahalduntzerako-ekintza ere bilakatuz. Horrez gain, azpimarratu behar da herri-auzitegiek interes gutxi zuten erakunde edo instituzioak gizarte-eztabaidan inplikatzeko estrategia esanguratsu gisa funtzionatu dutela, bai eta justiziarako eskubidea bermatzen duten pertsona eta erakundeentzako ariketa pedagogiko gisa ere.

Tresna gisa honakoa ahalbidetzen digu:

  • Borroka anitzak eskubideen ikuspegitik lantzea (eragite-tresna)
  • Giza eskubideen urraketak ikusaraztea
  • Nazioarteko marko batean hainbat borroka artikulatzea (ikuspegi globala eta tokian tokikoa)
  • Legeen definizio eta aplikazioa arautzen duen sistema politiko eta judiziala salatzea
  • Ekintza politikoaren bitartez, tartean dauden kolektiboen ahalduntzea bultzatzea
  • Eskubideen bortxaketa pairatu duten pertsonei aitortza sinbolikoa egitea

Desazkunde eta Bizi Onen sareak, herritarren behar eta interesen arabera artikulatutako jendarte bat eraikitzeko proposamenak garatu eta ikustarazteko helburua duen prozesu bat (ikusi PDF) abian jarri zuen. Etapa honi amaiera emateko, 2018ko otsailaren 23an eta 24an, bizimodu jasangarrietarako eskubidearen aldeko Herri Auzitegia egingo da Bilbon. Gisa honetako auzitegiak giza eskubideen urraketen ikusezintasunari aurre egiteko helburua duen jendarte zibileko erakundeen estrategia gisa ulertzen ditugu. Kasu zehatz honetan, mundu osoan bizimodu jasangarria izateko eskubidearekin lotutako urraketen inpunitatea nabarmendu eta salatu nahi dugu.

Nabarmendu nahi diren alderdiak:

  • Ikuspegi internazionalista
  • Giza eskubideen urraketaren ikuspegia ardatz desberdinetan
  • Erakundeak eskubideen urraketagatik salatzea
  • Sarean lan egitearen eta kolektibo/borrokak artikulatzearen alde apustu egitea
  • Kasuak eta, batez ere, testigantzak kontu eta sentsibilitate handiz lantzea
  • Adierazpen artistikoak (antzerkia, erakusketak, kaleko ekintzak…) txertatzea

Erakundeak

Zenbait eragilek zeregin ezberdinak elkarlanean gauzatuz antolatu da Herri-hauzitegi hau. Bereziki eskertu nahi diegu Herri-hauzitegian lekukotza moduan gorputza eta ahotsa jarri duten pertsonei.

Honaino lagundu diguzuen guztioi, hemen zaudetenoi, bi urte hauetan zaindu gaituzuenoi, parte hartzera eta bidai kolektibo honetara animatu zaretenoi eta hemen egon izan ez duzuen arren energia ona bidaltzen duzuenoi…. mila esker!

Begiratu hemen auzitegiko konposizioa.

Egitaraua

Ostirala, 2018ko Otsailaren 23a

10:30-11:00 Aurkezpena
11:00-11:30 Inaugurazio-hitzaldia: Zertaz ari gara Bizimodu Jasangarrietaz hitz egiten dugunean? Bizi Onen ikuspegi feministaitik hurbilpena – Tita Godinez
11:30-13:15 Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkidek. Kasuen aurkezpena Guatemalatik eta Euskal Herritik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.
13:30-15.30 Atsedenaldia (bazkari librea)
15:30-17:15 Derecho al territorio y a la soberanía alimentaria. Presentación de los casos a través de testimoniantes desde Argentina y Euskal Herria.
17:30- 19:15 Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako eskubidea eta energia-burujabetza. Kasuen aurkezpena Saharatik eta Nafarroatik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.
19:30h Itxiera

Larunbata, 2018ko Otsailaren 24a

10:00 Egun on
10:15-12:00 Bizi-maila duina izateko eskubidea. Kasuen aurkezpena El Salvadorretik eta Euskal Herritik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.
12.15-12.15 Atsedenaldia
12:15-13:15 Epaimahaiarentzako etenaldia. Bitartean kalean, Lur-Ikara Kabareta. Bihotzerrez-Pantzart taldea.
13:15- 14:00 Epaia eta itxiera