Argitalpen hau bertsio moldatua da, Desazkunde eta Bizitze Ona sareak eginiko honako testuaren bertsio laburrago eta errazagoa:
“Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak”.
Argitalpen honen helburua da gure bizimodua aldatzeko beharraz hausnartzea. Izan ere, gaur egungo eredua krisian dago, eta ez da jasangarria.
Baina badaude alternatibak egoera aldatzeko; alternatiba horiek gauzatzeko aldaketa soziala eta politikoa behar da, baina baita aldaketa indibiduala ere, eguneroko bizitzatik.
2010ean Desazkundea eta Bizitze Ona izeneko sarea sortu genuen gizarte mugimendu, GGKE, sindikatu eta sare batzuek.
Sarearen helburua honakoa zen: eredu soziala, politikoa eta ekonomikoa eraldatzen laguntzea, ikuspuntu feministatik. Urtero, 2011tik hasita, topaketa eta ekintza desberdin ugari antolatu ditugu esperientziak eta alternatiba desberdinak ezagutzeko, eta lanaz, enpleguaz, zaintzetaz… gogoeta egin dugu, ekologismoaren eta feminismoaren ikuspegitik besteak beste. Horrela, elikadura, zaintza, energia eta ekonomiaren sistemak zalantzan jarri ditugu ere.
Liburu berri honek hori guztia jasotzen du eta “Euskadi Irakurketa Erraza” kolektiboko jendearekin batera burutu dugu. Beraiek ulermen arazoak eta irakurtzeko zailtasunak dituzten jendearentzat (jendartearen %30a dira) era guztietako dokumentuak moldatzen dituzte.
Emaitza, pertsona guztientzako argitalpen atsegin, pedagogiko eta irakurterrez bat da.
Hemen eskuratu dezakezu: Aztertu, aldarrikatu eta aritu
Utzi iruzkina