Uda Ikastaroa uztailak 12 eta 13an: ORAINDIK GARAIZ GABILTZA

Bizimodu Jasangarriak (Vidas SOStenibles) pairatzen ari garen krisiei (klimatikoa, osasunarena, ekonomiarena, zaintzena…) aurre egiteko proposamen bat dira. Uda Ikastaro honetan, krisi horiei aurre egiteko eta beste eredu sozial eta ekonomiko bat ezartzeko funtsezkoak diren lau ardatz tematiko landuko dira: elikadura, kontsumitzen dugun energia, pertsonen zaintza eta ekonomia. Ikuspegi lokal eta global batetik, horien guztien arteko loturak ikusiko ditugu, inguratzen gaituen mundua aztertuko dugu, dagoeneko martxan dauden aldarrikapenak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu nola jokatu dezakegun gure eguneroko bizimoduan, gizartea justuagoa eta jasangarriagoa izateko.

Uda Ikastaro hau 2019an egin zen “Estamos a Tiempo, cómo caminar hacia las Vidas SOStenibles” ikastaroaren jarraipen eguneratua eta metodologikoki egokitua da.

Oraingo honetan, Uda Ikastaroa egokitu da goizeko 2 saio egiteko, aurrez aurreko eta online formatuan. Ikastaroa praktikoa izango da nagusiki, eta eztabaida, parte hartze ekitatiboa eta talde lana bultzatuko ditu, erronka kolektibo txiki bat lortzeko.

Informazio gehiago eta izen-ematiak hemen.

Urtebete Guatemalan egon ginetik eta Dokumentala

Badirudi atzo izan zela baina iadanik urtebete igaro da Desazkunde eta Bizitze Ona sareko kideok Guatemalan egon ginenetik.

Egonaldi horretan lurra eta lurraldearen defentsan, herri indigenen eskubideen defentsan eta emakumeen eskubideen defentsan lan egiten duten pertsona eta eragile desberdinekin egon ginen. Esperientziak elkarbanatu eta eraldaketa sozialaren bidean.

Bertan bizitakoa jarraian dagoen ikus-entzunezkoan jasota geratu zen. Gainera, Tantaka Telebistako La Klaketa saioan Guatemalan egon ginen pertsonek eta Guatemalako Sebastiana Par K´iche´defendatzaileak izan genuen solasaldia ikus dezakezu:

 

Guatemala: errealitatea, borrokak eta alternatibak

Pasa den uztailean Euskal Herriko elkarte sozial desberdinetako ekintzaile talde bat Guatemalan izan zen bertako zenbait elkarte eta kolektiborekin bizitzaren jasangarritasunaren inguruan esperientzia trukaketa bat izateko. Egonaldi horretan lurra eta lurraldearen defentsan, herri indigenen eskubideen defentsan eta emakumeen eskubideen defentsan lan egiten duten pertsona eta eragile desberdinekin egon ziren. Hori guztia emango dugun dokumental txiki batean jaso zen eta ondoren bidai horretan parte hartu zuten pertsonekin eta gonbidatu berezi batekin hitz egiteko aukera izango dugu; Guatemalako K´iche´ herriko Sebastiana Par da eta berak azalduko digu zein den momentu honetan herrialde horretako egoera: setio-egoera, enpresa transnazionalen jarduna eta komunitateetan guztiak duen egoera.

Hitzegingo dugunaren aurrerapen bat egin ziguten elkarrizketa honetan entzun dezakezue (12.minutua): https://www.eitb.tv/es/radio/radio-euskadi/la-casa-de-la-palabra/5769457/6650843/anillamiento-de-aves-en-izaro-guatemala-tanzania/

“Garaiz babiltza” EHUko udako ikastaroetan

Aztertu, aldarrikatu eta ekin. Logika hori jarraitu genuen uztaila bukaeran Donostiako Miramar jauregian ospatu genuen ikastaroan, EHUko Udako Ikastaroaren programazioaren barnean.

Inguratzen gaituen kontestua aztertu, beste eredu batzuk aldarrikatu eta bizitza jasangarriago batzuk lortzeko nola ekin behar dugun ikasi genuen denon artean. Feminismos Desazkunde, Bizilur eta Mugarik Gabeko Ingenieritzako lagunak izan ziren ikastaroa osatu zuten hiru tailerren dinamizatzaileak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikastaroan parte hartu zuten pertsonei eta baita antolakuntzari ere erraztasun guztiak emateagatik. Laster aterako dugu argitalpen txiki bat bertan landutako guztiareki, bitartean hemen dituzue zenbait argazki.

2019-11-11T18:56:31+01:002019 14 abuztua|Tags: , |0 Comments

Guatemalako #TIPITAPAbagoaz bidaiaren kronika

Jarraian Guatemalako bidaiaren kontakizuna eta argazkiak erakusten dizkizuegu. Asko ikasi dugu ezagutu ditugun borroka, alternatiba, elkarte eta komuniteei esker.

(gehiago…)

Go to Top