Uda Ikastaroa uztailak 12 eta 13an: ORAINDIK GARAIZ GABILTZA

Bizimodu Jasangarriak (Vidas SOStenibles) pairatzen ari garen krisiei (klimatikoa, osasunarena, ekonomiarena, zaintzena…) aurre egiteko proposamen bat dira. Uda Ikastaro honetan, krisi horiei aurre egiteko eta beste eredu sozial eta ekonomiko bat ezartzeko funtsezkoak diren lau ardatz tematiko landuko dira: elikadura, kontsumitzen dugun energia, pertsonen zaintza eta ekonomia. Ikuspegi lokal eta global batetik, horien guztien arteko loturak ikusiko ditugu, inguratzen gaituen mundua aztertuko dugu, dagoeneko martxan dauden aldarrikapenak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu nola jokatu dezakegun gure eguneroko bizimoduan, gizartea justuagoa eta jasangarriagoa izateko.

Uda Ikastaro hau 2019an egin zen “Estamos a Tiempo, cómo caminar hacia las Vidas SOStenibles” ikastaroaren jarraipen eguneratua eta metodologikoki egokitua da.

Oraingo honetan, Uda Ikastaroa egokitu da goizeko 2 saio egiteko, aurrez aurreko eta online formatuan. Ikastaroa praktikoa izango da nagusiki, eta eztabaida, parte hartze ekitatiboa eta talde lana bultzatuko ditu, erronka kolektibo txiki bat lortzeko.

Informazio gehiago eta izen-ematiak hemen.

ALTERNATIBAK PLAZARA! DOKUMENTALAREN ESTREINALDIA

Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.

Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.

Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.

https://merkatusoziala.eus/

2020-12-07T14:56:47+01:002020 7 abendua|0 Comments

Aztertu, Aldarrikatu eta Aritu

aztertuArgitalpen hau bertsio moldatua da, Desazkunde eta Bizitze Ona sareak eginiko honako testuaren bertsio laburrago eta errazagoa:

“Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak”.

Argitalpen honen helburua da gure bizimodua aldatzeko beharraz hausnartzea. Izan ere, gaur egungo eredua krisian dago, eta ez da jasangarria.

Baina badaude alternatibak egoera aldatzeko; alternatiba horiek gauzatzeko aldaketa soziala eta politikoa behar da, baina baita aldaketa indibiduala ere, eguneroko bizitzatik.

2010ean Desazkundea eta Bizitze Ona izeneko sarea sortu genuen gizarte mugimendu, GGKE, sindikatu eta sare batzuek.

Sarearen helburua honakoa zen: eredu soziala, politikoa eta ekonomikoa eraldatzen laguntzea, ikuspuntu feministatik. Urtero, 2011tik hasita, topaketa eta ekintza desberdin ugari antolatu ditugu esperientziak eta alternatiba desberdinak ezagutzeko, eta lanaz, enpleguaz, zaintzetaz… gogoeta egin dugu, ekologismoaren eta feminismoaren ikuspegitik besteak beste. Horrela, elikadura, zaintza, energia eta ekonomiaren sistemak zalantzan jarri ditugu ere.

Liburu berri honek hori guztia jasotzen du eta “Euskadi Irakurketa Erraza” kolektiboko jendearekin batera burutu dugu. Beraiek ulermen arazoak eta irakurtzeko zailtasunak dituzten jendearentzat (jendartearen %30a dira) era guztietako dokumentuak moldatzen dituzte.

Emaitza, pertsona guztientzako argitalpen atsegin, pedagogiko eta irakurterrez bat da.

Hemen eskuratu dezakezu: Aztertu, aldarrikatu eta aritu

2020-10-02T15:40:39+02:002020 2 urria|0 Comments

Urtebete Guatemalan egon ginetik eta Dokumentala

Badirudi atzo izan zela baina iadanik urtebete igaro da Desazkunde eta Bizitze Ona sareko kideok Guatemalan egon ginenetik.

Egonaldi horretan lurra eta lurraldearen defentsan, herri indigenen eskubideen defentsan eta emakumeen eskubideen defentsan lan egiten duten pertsona eta eragile desberdinekin egon ginen. Esperientziak elkarbanatu eta eraldaketa sozialaren bidean.

Bertan bizitakoa jarraian dagoen ikus-entzunezkoan jasota geratu zen. Gainera, Tantaka Telebistako La Klaketa saioan Guatemalan egon ginen pertsonek eta Guatemalako Sebastiana Par K´iche´defendatzaileak izan genuen solasaldia ikus dezakezu:

 

Denbora oparitu. Berrerabili. Trukatu.

Eguberri aurreko egunetan bagaude ere, aurten nire zakua ez dago opari materialez beteta, behin erabili eta ondoren botatzeko gauzez, ia interesatzen ez zaizkigun opariez.

Aurten gehiegizko, neurrigabeko eta justifikaziorik gabeko kontsumoaren aurrean planto egin dugu. Zentzurik gabe eta eguneroko irrika kontsumistaren inpaktuetan pentsatu gabe oparitzeari nahikoa dela esaten diogu.

Aurten guztioi animatzen zaituztegu denbora oparitzera, opari handi eta iraultzaile bat dena aldi berean. Bakarra. Errepikaezina. Paregabea.

Ingurumena kolapsatzen ari den garaia honetan, kutxa egiten jarraitzeko lurraren eta bizitzaren mugak gainditzen dituen sistema ekonomiko baten ondorioz, kontsumoaren oinarria hausnartzea premiazkoa da. Justizia-kontua da. Guztiari prezioa jartzen dion kapitalismo honen alternatiben bila ibiltzeak orokorki urritzea dakar, gutxiago kontsumitzea, berrerabiltzea, trukatzea eta beste opari motak egitea. Denbora aukera ona da.

Gelditzen ez den mundu kaotiko honen aurrean, non ez dugun ia tarterik besarkada bat emateko, momentutxu bat gelditzea eta daukagun denbora beste era batera erabiltzea erresistentzia modu bat da. Gauzak trukatzea proposatzen dizuegu, objektuak berrerabiltzea, zuen beharrak hausnartzea. Zoriontasuna ez dago pakete bat egitearen menpe, eta maitasuna ez da diruaren bide frogatzen. Opariak egiteko beste modu batzuk daude, nahi dugun jendearekin keinu pertsonalak izateko modu desberdinak.

Eta horregatik, aurten, gu planto egiten dugu. Eta ozen eta argi esaten dugu: nahikoa da. Aski da gehiegikeriekin, bizitzeko modu desberdinak suntsitu eta inpaktu negatiboak sortzen dituztenak. Aski da gure harreman pertsonaletan materialak diren gauzen inposaketari. Aski da merkataritza afektua erakusteko modu bakarra izateari.

Denbora oparitu. Berrerabili. Trukatu.

 

2019-12-19T14:53:07+01:002019 19 abendua|0 Comments

Guatemala: errealitatea, borrokak eta alternatibak

Pasa den uztailean Euskal Herriko elkarte sozial desberdinetako ekintzaile talde bat Guatemalan izan zen bertako zenbait elkarte eta kolektiborekin bizitzaren jasangarritasunaren inguruan esperientzia trukaketa bat izateko. Egonaldi horretan lurra eta lurraldearen defentsan, herri indigenen eskubideen defentsan eta emakumeen eskubideen defentsan lan egiten duten pertsona eta eragile desberdinekin egon ziren. Hori guztia emango dugun dokumental txiki batean jaso zen eta ondoren bidai horretan parte hartu zuten pertsonekin eta gonbidatu berezi batekin hitz egiteko aukera izango dugu; Guatemalako K´iche´ herriko Sebastiana Par da eta berak azalduko digu zein den momentu honetan herrialde horretako egoera: setio-egoera, enpresa transnazionalen jarduna eta komunitateetan guztiak duen egoera.

Hitzegingo dugunaren aurrerapen bat egin ziguten elkarrizketa honetan entzun dezakezue (12.minutua): https://www.eitb.tv/es/radio/radio-euskadi/la-casa-de-la-palabra/5769457/6650843/anillamiento-de-aves-en-izaro-guatemala-tanzania/

EHU-ko ikastaroaren laburpen dokumentua

Asko izan zen ikastaroak iraun zuen 3 egunetan ikasi, elkarbanatu eta bizi genuena, beraz uste dugu garrantzitsua zela guzti hori jasotzea Bizitza Jasangarrien bide honetan jarraitu ahal izateko…Bide horretan ikusiko dugu elkar!

Dokumentua hemen duzue:

Laburpena_GaraizGaude

“Garaiz babiltza” EHUko udako ikastaroetan

Aztertu, aldarrikatu eta ekin. Logika hori jarraitu genuen uztaila bukaeran Donostiako Miramar jauregian ospatu genuen ikastaroan, EHUko Udako Ikastaroaren programazioaren barnean.

Inguratzen gaituen kontestua aztertu, beste eredu batzuk aldarrikatu eta bizitza jasangarriago batzuk lortzeko nola ekin behar dugun ikasi genuen denon artean. Feminismos Desazkunde, Bizilur eta Mugarik Gabeko Ingenieritzako lagunak izan ziren ikastaroa osatu zuten hiru tailerren dinamizatzaileak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikastaroan parte hartu zuten pertsonei eta baita antolakuntzari ere erraztasun guztiak emateagatik. Laster aterako dugu argitalpen txiki bat bertan landutako guztiareki, bitartean hemen dituzue zenbait argazki.

2019-11-11T18:56:31+01:002019 14 abuztua|Tags: , |0 Comments

Guatemalako #TIPITAPAbagoaz bidaiaren kronika

Jarraian Guatemalako bidaiaren kontakizuna eta argazkiak erakusten dizkizuegu. Asko ikasi dugu ezagutu ditugun borroka, alternatiba, elkarte eta komuniteei esker.

(gehiago…)

Tipi Tapa Guatemalan

Sarean eta Tipi-Tapa kanpainan parte hartu duten zenbait elkarteetako ordezkarik Guatemalara egingo dute bidaia laster bertako zenbait kolektibo, komunitate eta mugimendu sozialekin elkartzeko.

Gaur egungo testuinguru globalean, aldaketa klimatikoa, zaintza eta ekologia krisiak eta ezarritako bide ekonomiko, sozial eta politikotik ateratzen direnekiko errepresioa dira nagusi. Horren aurrean, inoiz baino beharrezkoa da eraldaketa sozialaren alde egiten dugun erakunde eta mugimendu sozialak elkartu eta Bizitza erdigunean jartzen duen sistema bat aldarrikatzea eta martxan jartzea. Gaur nagusi den sistemak etengabeko hazkunde ekonomikoa, kontsumismoa eta pertsona gehienen -batez ere emakumeen- esplotazioa du oinarri; guk aldarrikatzen dugunak, ordea, Bizitzaren zaintza jartzen du ardatz moduan.

Horretarako ezinbestekoa da testuinguru eta errealitate desberdinetako elkarte eta mugimendu sozial horiek elkar ezagutu eta esperientziak elkarbanatzeko guneak sortzea. Izan ere, nahiz eta esan bezala errealitate desberdinak izan, sistema eta botere talde berak daude bidegabekerien atzean eta arazo globalei erantzun globalak eman behar dizkiegu. Hori guztiak Bizitza zaindu eta danontzako eskubide berak bermatzen dituen sistema bat eraikitzen joateko.

Zentzu horretan eta helburu handi hori gauzatzeko gure ale txikia landatu nahian, “Tipi-Tapa Bagoaz” kanpainaren baitan, ekainaren 29an Euskal Herritik lan-talde bat joango da Guatemalara ekainaren 29an eta bertan egongo da uztailaren 7rarte. Talde honetan elkartasunaren eta eraldaketa sozialaren alde lan egiten duten zenbait elkarte eta mugimenduetako kideak joango dira: Mugarik Gabe, Calcuta Ondoan, Mugarik Gabe ko Ingeniaritza, Mugarik Gabeko Ekononomilariak, Feminismos Desazkundea eta Saretuz Sarea. Guatemalan Nikaraguako Xochilt Acatl elkarteko kideak ere batuko dira taldera.

Bidai honekin elkarren artean ikasi eta ezagutzak trukatzeko guneak sortu nahi dira, bai Latinoamerikan eta bai Euskal Herrian Bizitza Jasangarrien alde lanean diharduten kolektibo, elkarte eta mugimendu sozialen artean. Beti ere feminismoa eta bizitze onaren ikuspegitik eta nagusiki kanpainak ardatz dituen lau eremuetan: trantsizio energitikoa, elikadura burujabetza, ekonomiaren birlokalizazioa eta pertsonen zaintzak.

Bertan Guatemalan honako kolektibo eta elkarteekin izango dira hartu-emanak:

– “Consejo Nacional de Tejedoras”, emakume mayen elkartea. Euren diseinuak babestu eta “jabetza intelektual kolektiboa” aitortzen duen lege baten alde borrokan daude.

-AFEDES, elikadura burujabetza lantzen duten emakume talde indigena

– AGIMS, zementu-fabrika baten aurrean euren lurraldea defendatzeko borrokan dauden emakumeen elkartea

– ASECSA, Ondo Bizitzearen ikuspegitik lan egiten duen erakunde maya, batez ere osasun baliabideak eskuratzeko aukera gutxi dituen landa eremuko populazio indigenarekin.

– CALDH, jakintzen trukerako eskola bat eta liderren formakuntza soziala eta politikoa ematen duen Gunea, beti ere elkarteak indartu eta eskubide kolektiboak defendatzeko bidean.

– Megaproiektu haundien (meatzaritza, agronegozioa, hidroelektrikak…) aurrean, euren eskubideak eta Ama Lurra defendatzeko erresistentzian dauden komunitateetara ere bisitak egingo dira.

– Elikadura burujabetzarekin zerikusia duten ekimenak aurrera eramaten ari diren komunitateak

Bidaian gertatzen den guztia gertutik jarraitu ahal izango da Mugarik Gabe, Desazkunde eta Bizitze Ona sarearen eta bidaiatzen duten kolektiboen sare sozial eta webguneetatik, hagstag hauekin: #GuatemalaSOStenible #TIPITAPAbagoaz.

Bidaiatik bueltan, bidaiatzen duten pertsonek euren kolektiboetan konpartitu ahal izango dute bertan bizitakoa, dokumental txiki bat konpartituko eta hedabide desberdinetan elkarrizketatuak izango dira ere.

2019-08-21T12:08:57+02:002019 27 ekaina|0 Comments
Go to Top