Apirilaren 12an, osteguna, 18:30etan, Loiolako Kultur Etxean egongo gara Ekologia Sozial eta Politikorako Jardunaldietan Bizmodu Jasangarrietarako Eskubidearen Aldeko Herri-Auzitegiaren esperientzia aurkezten.

Otsailean tribunalean egoteko aukerarik izan ez bazenuen, esperientzia, salatu ziren kasuak, agerian utzi nahi izan genituen eskubideen urraketak eta Bizimodu Jasangarrietarako Eskubideak bermatuta egongo diren jendarte ereduak eraikitzeko bide honetan egiten dihardugun aldarrikapenak ezagutzeko aukera polita izan daiteke hau.

Bertan ikusiko dugu elkar!