Tipi-Tapa Bagoaz Kanpaina
TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza
Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.
Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.
Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.
Jarraitu gure kanpainako ekintzak:
Manifestua
Hamarkadak daramatzagu egungo bizimodua zalantzan jartzen eta planetako baliabideak agortzen dituen kontsumo neurrigabean aldaketak egin behar direla aldarrikatzen. Espezie bizidun izaki, bizitzeko behar duguna naturatik eskuratzen dugu: ekomenpeko izakiak gara guztiz. Era berean, bizirik irauteko, beste pertsonek gu zaintzearen mende gaude: elkarmenpeko izakiak gara.
Egungo ekoizpen-, erreprodukzio-, banaketa- eta kontsumo-sistema giza bizitza ahalbidetzen duten oinarrizko menpekotasun horiek aintzat hartu gabe garatu da.
Gizarte jasangarriak, justuak eta ekitatiboak eraikitzeko, uste dugu bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean jartzen dituen beste eredu guztiz desberdin batera aldatu behar dugula. Hori lortzeko modu bakarra elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea da. Eremu desberdinetako hainbat kolektibok (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak eta sindikatuak) proposamenak eta aldarrikapenak adostu ditugu estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: ekonomia pertsonen zerbitzura, deshazkunde energetikoa, elikagai-subiranotasuna eta pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa.
Manifestu moduan aurkezten ditugun proposamen eta aldarrikapen hauek erakunde publikoei zuzentzen dizkiegu, bizimodu jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta ekitatibo baterako beharrezko trantsizio politikoa gidatzen lagundu dezaten, pertsonen, herrien eta naturaren arteko harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural ekitatibo, solidario eta errespetuzkoak eraikitzearen alde apustu eginez.
Erakundeak eta Kolektiboak
Desazkundea (especialmente el grupo Feminismos Desazkundea)
REAS Euskadi (Red de Economía Alternativa y Solidaria)
Saretuz (Red de Consumo Responsable, Consciente y Transformador de Donostia)
Zentzuz Kontsumitu (Red de Consumo Consciente y Responsable de Vitoria-Gasteiz)
Alianza Política Sector de Mujeres (Guatemala)
- Centro de Mujeres Xochilt Acatl (Nicaragua)
Berriak
Bozka ezazu zure bideo gustokoena
Dagoeneko ikusgai dituzu #IrauliGabonak laburmetrai lehiaketan parte hartu duten 8 bideoak. TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainak eta Mugarik Gabek antolatu dute ekimen hau. […]
Gabonetako kontsumo gehiegikeria salatzeko laburmetrai lehiaketa bat antolatu dute
https://youtu.be/HQn5GyPH1ZE ‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak laburmetrai lehiaketa bat antolatu dute Gabonetan ematen diren gehiegikeriak nabarmentzeko, batez ere kontsumoari lotutakoak. #IrauliGabonak lelopean, partaideek jaialdi hauetako dinamikak kritikatu, salatu [...]
TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles Kanpainaren lehiaketa bat
BIDEO LABURREN LEHIAKETA Egun hauetako gehiegikeriez aspertuta? Ba… #IrauliGabonak 2018ko abenduaren 12tik otsailaren 7ra izango da #GabonakIrauli “TIPI-TAPA bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles” kanpainako lehen film labur txapelketa. […]
Explotatzeko kultura, testuinguruen aitortza falta eta legeria zaharkitua.
Badakizu zer salatzen eta zigortzen Herri Auzitegiaren ebazpena zaintza-sistema bidezkoak eta erantzunkideak-ri buruz? […]
Gaur, AHTren aurkako ekintzak eta elikadura burujabetzari buruz hitz egiten ari gara
Gaur, uztailaren 25ean Donostiako epaitegian AHTren aurka 2010 urtean Itsasondoko mehategietan egin zen desobedientzia ekintzaren epaiketa deitu dute. Gure elkartasuna berak izango da. […]