Bide honetan, askotariko kolektiboetatik etorritako hainbat antolakunde gaude, egungo garapen ereduari alternatibak bilatzea ezinbestekoa deritzogun gizarte mugimenduak, GGKE, sareak edo sindikatuak.

 

Azken urteetan, denok batera gure jarrera plazaratu dugu “Euska Herritik kolektibotasunez eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak”.

Era berean, Euskal Herriko lurraldeetan barna eztabaidaguneak sortu eta gure proposamen eta aldarrikapenak jendarteratu ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatz hauen baitan: Pertsonen zerbitzurako ekonomia, Energia Desazkundea, Elikadura Burujabetza eta pertsonen Zaintza bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa.

Horrekin guztiarekin manifestu bat adostu genuen eta sinadura eta atxikimendu kanpaina bat bultzatu, zeinetara 60 kolektibo baino gehiago batu ziren.

Azken fasean, lau ardatz estrategikoekin lotutako nazioarteko eskubide urraketen salaketan zentratu nahi izan genuen, horretarako, Bizimodu jasangarrirako eskubideen aldeko Herri Auzitegia antolatu genuen.

Orain, TIPI-TAPA bagoaz!Bizimodu jasangarrietarantz ekimenaren ordua da, kanpaina honekin hausnarketarako, eraginetarako eta praktikarako espazioak sortuko ditugu, garapen humano, bidezko eta jasangarri baterantz bideratutakoak. Eta horretarako…zurekin kontatu nahi dugu!!!

Film laburren lehiaketa batekin eman diogu hasiera eta kale antzerkiarekin, ikastaroekin eta topaketekin emango diogu jarraipena. Ez itzazu galdu!!!