Gaurko programan, REASeko Merkatu Sozialaren Azokara hurbildu gara, ekonomia sozial eta solidarioaren egoera ezagutzeko. Bertan, ekonomia sozial eta solidariotik ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean, banaketan eta kontsumoan lan egiten duten enpresa eta elkarteekin egin dugu topo, kontsumitzaileekin batera.

Ekimen ekonomiko solidarioak errealitate bideragarriak dira, merkatu konbentzionalaren alternatibak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko moduetan, eta adibide gisa Fiare, Peñascal Fundazioarekin eta Reciclanetekin hitz egin dugu.