Tipi-Tapa Bagoaz Kanpaina
TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza
Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.
Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.
Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.
Jarraitu gure kanpainako ekintzak:
Manifestua
Hamarkadak daramatzagu egungo bizimodua zalantzan jartzen eta planetako baliabideak agortzen dituen kontsumo neurrigabean aldaketak egin behar direla aldarrikatzen. Espezie bizidun izaki, bizitzeko behar duguna naturatik eskuratzen dugu: ekomenpeko izakiak gara guztiz. Era berean, bizirik irauteko, beste pertsonek gu zaintzearen mende gaude: elkarmenpeko izakiak gara.
Egungo ekoizpen-, erreprodukzio-, banaketa- eta kontsumo-sistema giza bizitza ahalbidetzen duten oinarrizko menpekotasun horiek aintzat hartu gabe garatu da.
Gizarte jasangarriak, justuak eta ekitatiboak eraikitzeko, uste dugu bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean jartzen dituen beste eredu guztiz desberdin batera aldatu behar dugula. Hori lortzeko modu bakarra elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea da. Eremu desberdinetako hainbat kolektibok (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak eta sindikatuak) proposamenak eta aldarrikapenak adostu ditugu estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: ekonomia pertsonen zerbitzura, deshazkunde energetikoa, elikagai-subiranotasuna eta pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa.
Manifestu moduan aurkezten ditugun proposamen eta aldarrikapen hauek erakunde publikoei zuzentzen dizkiegu, bizimodu jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta ekitatibo baterako beharrezko trantsizio politikoa gidatzen lagundu dezaten, pertsonen, herrien eta naturaren arteko harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural ekitatibo, solidario eta errespetuzkoak eraikitzearen alde apustu eginez.
Erakundeak eta Kolektiboak
Desazkundea (especialmente el grupo Feminismos Desazkundea)
REAS Euskadi (Red de Economía Alternativa y Solidaria)
Saretuz (Red de Consumo Responsable, Consciente y Transformador de Donostia)
Zentzuz Kontsumitu (Red de Consumo Consciente y Responsable de Vitoria-Gasteiz)
Alianza Política Sector de Mujeres (Guatemala)
- Centro de Mujeres Xochilt Acatl (Nicaragua)
Berriak
Dokumentalaren aurkezpena Basaurin, irailaren 21ean!
Irailaren 21ean, osteguna, TIPI-TAPA Bagoaz Hacia Vidas Sostenibles dokumentalaren aurkezpena egingo dugu Marienean, Basaurin. […]
Tipi-Tapa komikia DOAN
Tipi-Tapa komikia eskuratu nahi duzu? […]
Erakundeekin bilera ugari izan ditugu
#TIPITAPAbagoaz kanpainan sinadura eta atxikimendu ugari bildu ditugu webgune honetatik eta baita presentzialki egin ditugun ekintzen bidez ere. Horretaz gain, hainbat erakunderekin ere elkartu gara. […]
#TIPITAPAbagoaz: 57 erakunde eta 642 sinadura!
Eskerrik asko zuen atxikimendua adierazi duzuen guztioi! 57 erakunde eta 642 sinadura lortu ditugu hilabete hauetan! […]
Kanpaina aurrera doa! Sina ezazu!
#TIPITAPAbagoaz kanpaina aurrera doa, Euskal Herritik kanpo ere aurkeztu dugu! Bizitza jasangarrien alde sinatzeko azken astetan gaude jada, anima zaitez! […]
Ekainaren 6 eta 7an Bilbo eta Hernanin gaude, animatu!
#TIPITAPAbagoaz Hacia vidas SOStenibles kanpaina aurrera doa, baina ekintzak ez dira amaitu! Ekainaren 6an kanpainako komikiaren aurkezpena egingo dugu Bilbon eta ekainaren 7an dokumentala ikusiko dugu Hernanin. […]