Tipi-Tapa Bagoaz2018-04-25T12:47:07+02:00

Tipi-Tapa Bagoaz Kanpaina

TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza

Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.

Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.

Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.

Jarraitu gure kanpainako ekintzak:

Facebook

#VidasSOStenibles #TIPITAPAbagoaz

http://www.tipitapabagoaz.info

Manifestua

Hamarkadak daramatzagu egungo bizimodua zalantzan jartzen eta planetako baliabideak agortzen dituen kontsumo neurrigabean aldaketak egin behar direla aldarrikatzen. Espezie bizidun izaki, bizitzeko behar duguna naturatik eskuratzen dugu: ekomenpeko izakiak gara guztiz. Era berean, bizirik irauteko, beste pertsonek gu zaintzearen mende gaude: elkarmenpeko izakiak gara.

Egungo ekoizpen-, erreprodukzio-, banaketa- eta kontsumo-sistema giza bizitza ahalbidetzen duten oinarrizko menpekotasun horiek aintzat hartu gabe garatu da.

Gizarte jasangarriak, justuak eta ekitatiboak eraikitzeko, uste dugu bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean jartzen dituen beste eredu guztiz desberdin batera aldatu behar dugula. Hori lortzeko modu bakarra elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea da. Eremu desberdinetako hainbat kolektibok (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak eta sindikatuak) proposamenak eta aldarrikapenak adostu ditugu estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: ekonomia pertsonen zerbitzura, deshazkunde energetikoa, elikagai-subiranotasuna eta pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa.

Manifestu moduan aurkezten ditugun proposamen eta aldarrikapen hauek erakunde publikoei zuzentzen dizkiegu, bizimodu jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta ekitatibo baterako beharrezko trantsizio politikoa gidatzen lagundu dezaten, pertsonen, herrien eta naturaren arteko harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural ekitatibo, solidario eta errespetuzkoak eraikitzearen alde apustu eginez.

 Deskargatu PDF

    Manifestu honi atxikitzeko kolektiboki edo pertsonalki herritarrei deia egingo diegu, hurrengo datuak bidaliz:

    Nire izena publikoki ager dadila nahi dutBai

    De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos forman parte de un fichero automatizado titularidad de Mugarik Gabe, la cual se compromete al cumplimiento de sus obligaciones de secreto, confidencialidad y no cesión a terceros sin su previo consentimiento. Usted podrá ejercer en cualquier momento sus derechos de acceso, rectificación y cancelación.

    Erakundeak eta Kolektiboak

    Berriak

    Badakizu zer den energia burujabetza?

    2018 19 uztaila|

    Gizarte jasangarriagoak eta bidezkoagoak eraiki nahi baditugu, ezinbestekoa da pertsona guztientzako baliabideen eskuragarritasun unibertsala bermatzea, duintasunez bizitzeko oinarrizko beharrak asetzea posible izan dadin. Zentzu horretan, legeek bizitzeko beharrezko den energia sarbiderako oinarrizko eskubidea bermatu beharko [...]

    Bizi-maila duin baterako eskubidea SINATU HEL 😉

    2018 29 ekaina|

    Dakizuenez gero, Desazkunde eta Bizi Onen sareak, herritarren behar eta interesen arabera artikulatutako jendarte bat eraikitzeko proposamenak garatu eta ikustarazteko helburua duen prozesu bat (ikusi PDF) abian jarri zuen. […]

    Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegiaren ebazpena

    2018 23 martxoa|

    Joan den otsailaren 23an eta 24an Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegia egin genuen, honako epaimahaikide bikain hauen laguntzarekin: Begoña Zabala González, María Eugenia Rodríguez Palop, Patricia Bárcena García, Janaína Strozake, Yolando Jubeto, Júlia Martí [...]

    Go to Top