Tipi-Tapa Bagoaz Kanpaina
TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza
Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.
Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.
Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.
Jarraitu gure kanpainako ekintzak:
Manifestua
Hamarkadak daramatzagu egungo bizimodua zalantzan jartzen eta planetako baliabideak agortzen dituen kontsumo neurrigabean aldaketak egin behar direla aldarrikatzen. Espezie bizidun izaki, bizitzeko behar duguna naturatik eskuratzen dugu: ekomenpeko izakiak gara guztiz. Era berean, bizirik irauteko, beste pertsonek gu zaintzearen mende gaude: elkarmenpeko izakiak gara.
Egungo ekoizpen-, erreprodukzio-, banaketa- eta kontsumo-sistema giza bizitza ahalbidetzen duten oinarrizko menpekotasun horiek aintzat hartu gabe garatu da.
Gizarte jasangarriak, justuak eta ekitatiboak eraikitzeko, uste dugu bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean jartzen dituen beste eredu guztiz desberdin batera aldatu behar dugula. Hori lortzeko modu bakarra elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea da. Eremu desberdinetako hainbat kolektibok (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak eta sindikatuak) proposamenak eta aldarrikapenak adostu ditugu estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: ekonomia pertsonen zerbitzura, deshazkunde energetikoa, elikagai-subiranotasuna eta pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa.
Manifestu moduan aurkezten ditugun proposamen eta aldarrikapen hauek erakunde publikoei zuzentzen dizkiegu, bizimodu jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta ekitatibo baterako beharrezko trantsizio politikoa gidatzen lagundu dezaten, pertsonen, herrien eta naturaren arteko harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural ekitatibo, solidario eta errespetuzkoak eraikitzearen alde apustu eginez.
Erakundeak eta Kolektiboak
Desazkundea (especialmente el grupo Feminismos Desazkundea)
REAS Euskadi (Red de Economía Alternativa y Solidaria)
Saretuz (Red de Consumo Responsable, Consciente y Transformador de Donostia)
Zentzuz Kontsumitu (Red de Consumo Consciente y Responsable de Vitoria-Gasteiz)
Alianza Política Sector de Mujeres (Guatemala)
- Centro de Mujeres Xochilt Acatl (Nicaragua)
Berriak
Ezagutu itzazu ‘Garaiz Gabiltza: Bizitza Jasangarrietarantz urratsak nola eman’ ikastaroaren irakasleak
Desazkundea mugimenduko feminismo sailak, Mugarik Gabeko Ingeniaritza EGK-ak, nekazariek eta Mugarik Gabe elkarteko teknikariek parte hartuko dute Marienean egingo den tailer hauetan. […]
Bizitza jasangarri bat nola lortu, Marienean eztabaidagai
‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe GGKE-ak ikastaro bat antolatu dute Basauriko Emakumeen Etxean, ingurugiro krisialdia aztertu eta gizarte aldaketarako alternatibak plazaratzeko. […]
HERRI-AUZITEGIA…baditugu liburua eta dokumentala!
Buelta asko eman eta ordu ugari eskaini ondoren, badugu prest orain dela urtebete ospatu genuen Herri-Auzitegiaren liburua. […]
#IrauliGabonak _ Bideo Irabazleak
Kaixo danoi 😉 2019ko otsailaren 25ean ospaturiko on-line bileran, #IrauliGabonak bideo labur lehiaketaren epaimahaiak, […]
Pobreziarekin bukatuko duen DSBE bat behar dugu.
Pasa den abendua, Eusko Jaurlaritza eta EH Bilduren arteko 2019ko aurrekontuen balizko akordio baten apurketarekin bukatu genuen. Apurketa horrek pozten gaitu akordio txar bat zelako, EH Bildu negoziatzera inoiz sartu behar ez zena.
#IrauliGabonak laburmetrai lehiaketaren epaimahaia ezagutu ezazu
Epaimahaia dagoeneko #IrauliGabonak lehiaketara aurkeztutako zortzi laburmetraiak aztertzen ari da. TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles kanpaina eta Mugarik Gabek antolatu dute lehiaketa hau. […]