Tipi-Tapa Bagoaz2018-04-25T12:47:07+02:00

Tipi-Tapa Bagoaz Kanpaina

TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza

Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.

Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.

Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.

Jarraitu gure kanpainako ekintzak:

Facebook

#VidasSOStenibles #TIPITAPAbagoaz

http://www.tipitapabagoaz.info

Manifestua

Hamarkadak daramatzagu egungo bizimodua zalantzan jartzen eta planetako baliabideak agortzen dituen kontsumo neurrigabean aldaketak egin behar direla aldarrikatzen. Espezie bizidun izaki, bizitzeko behar duguna naturatik eskuratzen dugu: ekomenpeko izakiak gara guztiz. Era berean, bizirik irauteko, beste pertsonek gu zaintzearen mende gaude: elkarmenpeko izakiak gara.

Egungo ekoizpen-, erreprodukzio-, banaketa- eta kontsumo-sistema giza bizitza ahalbidetzen duten oinarrizko menpekotasun horiek aintzat hartu gabe garatu da.

Gizarte jasangarriak, justuak eta ekitatiboak eraikitzeko, uste dugu bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean jartzen dituen beste eredu guztiz desberdin batera aldatu behar dugula. Hori lortzeko modu bakarra elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea da. Eremu desberdinetako hainbat kolektibok (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak eta sindikatuak) proposamenak eta aldarrikapenak adostu ditugu estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: ekonomia pertsonen zerbitzura, deshazkunde energetikoa, elikagai-subiranotasuna eta pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa.

Manifestu moduan aurkezten ditugun proposamen eta aldarrikapen hauek erakunde publikoei zuzentzen dizkiegu, bizimodu jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta ekitatibo baterako beharrezko trantsizio politikoa gidatzen lagundu dezaten, pertsonen, herrien eta naturaren arteko harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural ekitatibo, solidario eta errespetuzkoak eraikitzearen alde apustu eginez.

 Deskargatu PDF

    Manifestu honi atxikitzeko kolektiboki edo pertsonalki herritarrei deia egingo diegu, hurrengo datuak bidaliz:

    Nire izena publikoki ager dadila nahi dutBai

    De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos forman parte de un fichero automatizado titularidad de Mugarik Gabe, la cual se compromete al cumplimiento de sus obligaciones de secreto, confidencialidad y no cesión a terceros sin su previo consentimiento. Usted podrá ejercer en cualquier momento sus derechos de acceso, rectificación y cancelación.

    Erakundeak eta Kolektiboak

    Berriak

    Bihar TIPI-TAPA bagoaz! kanpainaren aurkezpena Donostian

    2017 23 martxoa|

    Bihar, martxoaren 24ean, Campo Creativo 0-k antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoa jardunaldien baitan bizitza jasangarri baterako eman beharreko pausuez eta egun dauden alternatiben inguruko solasaldia antolatu du Saretuz Sareak Loiolako kultur etxean. […]

    TIPI-TAPA bagoaz! kanpainako lehen bideoaren aurkezpena

    2017 21 martxoa|

    Gaur TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainako lehen bideoa aurkezten dizuegu. Kanpaina honetan, jadanik jakingo duzuen moduan aurreko postengatik, estrategikotzat jotzen ditugun eta Manifestu gisa aurkezten ditugun 4 lan-ardatzen (elikagai subiranotasuna, eredu energetikoa, ekonomiaren birlokalizazioa eta [...]

    Bihar, martxoak 21, prentsaurrekoa Bilbon

    2017 20 martxoa|

    Bihar, martxoak 21, Euskadiko hainbat erakunde eta gizarte-mugimenduak TIPI-TAPA bagoaz! kanpaina aurkeztuko dugu Bilbon, Bizimodu jasangarrietarantz abiatzeko kale ekintza eta manifestuaren irakurketaren bidez. 4 lan-ardatzen aldarrikapen politiko eta instituzionalak aurkezten dira: elikagai-subiranotasuna, eredu energetikoa, ekonomiaren [...]

    Tipi-Tapa: Bizimodu jasangarrietarantz dokumentalaren proiekzioak

    2017 22 otsaila|

    "Tipi-Tapa: Bizimodu jasangarrietarantz" dokumentalaren proiekzioak - martxoak 1 marzo, 18:00etan, Amurrio (Capilla de Amurrio Bidean. C/ el Refor s/n) -  martxoak 16 marzo, 18h00etan, Elburgo (Sala de Encuentro, Polideportivo Landederra (2ª planta) -  martxoak 24 [...]

    Desazkundea eta Bizitze ona Sarearen ibilbide kolektiboa

    2016 29 abendua|

    AHOTSA 78 aldizkarian argitaratuta “Hedatzen ari den ekonomia batek ematen dituen ondasunek eta zerbitzuek gizakien ongizatea hobetzen laguntzen dute, baina neurri batera arte. Hortik aurrera, hazkundearekin lotutako gizarte- eta ingurumen-kostuek duten eragina hain da handia, [...]

    Go to Top