Tipi-Tapa Bagoaz Kanpaina
TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza
Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.
Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.
Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.
Jarraitu gure kanpainako ekintzak:
Manifestua
Hamarkadak daramatzagu egungo bizimodua zalantzan jartzen eta planetako baliabideak agortzen dituen kontsumo neurrigabean aldaketak egin behar direla aldarrikatzen. Espezie bizidun izaki, bizitzeko behar duguna naturatik eskuratzen dugu: ekomenpeko izakiak gara guztiz. Era berean, bizirik irauteko, beste pertsonek gu zaintzearen mende gaude: elkarmenpeko izakiak gara.
Egungo ekoizpen-, erreprodukzio-, banaketa- eta kontsumo-sistema giza bizitza ahalbidetzen duten oinarrizko menpekotasun horiek aintzat hartu gabe garatu da.
Gizarte jasangarriak, justuak eta ekitatiboak eraikitzeko, uste dugu bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean jartzen dituen beste eredu guztiz desberdin batera aldatu behar dugula. Hori lortzeko modu bakarra elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea da. Eremu desberdinetako hainbat kolektibok (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak eta sindikatuak) proposamenak eta aldarrikapenak adostu ditugu estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: ekonomia pertsonen zerbitzura, deshazkunde energetikoa, elikagai-subiranotasuna eta pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa.
Manifestu moduan aurkezten ditugun proposamen eta aldarrikapen hauek erakunde publikoei zuzentzen dizkiegu, bizimodu jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta ekitatibo baterako beharrezko trantsizio politikoa gidatzen lagundu dezaten, pertsonen, herrien eta naturaren arteko harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural ekitatibo, solidario eta errespetuzkoak eraikitzearen alde apustu eginez.
Erakundeak eta Kolektiboak
Desazkundea (especialmente el grupo Feminismos Desazkundea)
REAS Euskadi (Red de Economía Alternativa y Solidaria)
Saretuz (Red de Consumo Responsable, Consciente y Transformador de Donostia)
Zentzuz Kontsumitu (Red de Consumo Consciente y Responsable de Vitoria-Gasteiz)
Alianza Política Sector de Mujeres (Guatemala)
- Centro de Mujeres Xochilt Acatl (Nicaragua)
Berriak
#TIPITAPAbagoaz Hacia vidas SOStenibles dokumentalaren aurkezpena
Dokumentalaren aurkezpen saioekin jarraitzen dugu. Gaurkoan Tolosako Kultur Etxean izango dugu #TIPITAPAbagoaz Hacia vidas SOStenibles dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia, 19:30etatik aurrera. Animatu!
Sinadurak biltzeko epea uztailaren 31ra arte luzatu dugu!
Mugimendu sozial, GGKE, sare eta sindikatu desberdinetatik eratorritako erakundeetatik sistema kapitalista, heteropatriarkal, matxista eta koloniala zalantzan jartzen dugu; berau oinarritzen den ereduak kontsumo amaigabea baitu helburu, ditugun baliabide naturalak suntsituz eta desberdintasun sozialak areagotuz. [...]
Kanpainako 4. bideoa: Pasa la pantalla
Kanpaina aurrea doa, sinadura bilketa ere bai… eta jadanik laugarren eta azken bideoaren aurkezpena duzue hau! Aurreko hirurak interesgarriak iruditu izana espero dugu; ziur laugarren honek ere zer pentsatua ematen dizuela. […]
Manifestua sinatu!
Change.org webgunean sinadura eskaera egin dugu euskal erakundeetan eragin ahal izateko. Animatzen al zara sinatzera? Hemen klik egin! […]
Kanpainako hirugarren bideoa: “La reclamación”
#TIPITAPAPAbagoaz kanpaina aurrera doa! Hirugarren bideoaren aurkezpena dugu gaurkoan: “La reclamación” izenburupean sortu duguna. Ikus ezazue, zer pentsatua ematen du-eta. […]
Martxoko hainbat ekintza
Martxoaren 1ean Amurrion eta 16an Elburgon TIPI-TAPA Bizitza jansagarrietarantz dokumentala aurkeztu genuen eta manifesturako atxikimenduak lortu genituen. […]