Mugimendu sozial, GGKE, sare eta sindikatu desberdinetatik eratorritako erakundeetatik sistema kapitalista, heteropatriarkal, matxista eta koloniala zalantzan jartzen dugu; berau oinarritzen den ereduak kontsumo amaigabea baitu helburu, ditugun baliabide naturalak suntsituz eta desberdintasun sozialak areagotuz.
Gure bizimoduek beste pertsonen bizi kalitatean eta naturan eragina duela ikusi dugu eta horrek alternatibak pentsatu eta praktikan jartzera eraman gaitu, bai era indibidualean eta baita kolektiboki ere; betiere bizitza erdigunean jarriko duen sistema baterantz bideratuko gaituzten alternatibak bultzatuz. Ezin dugu ahaztu erakunde publikoek duten eragina, hori dela eta aldarrikapenak bildu eta helarazi dizkiegu, kontuan har ditzaten eta koherenteak izan daitezen bizitza jasangarriagoak bizi ahal izateko dugun eskubidearekin.
Beste garapen eredu baterantz joan nahi badugu, kolektiboan egin behar dugu borrokak eta mugimenduak artikulatuz.
Guretzat oso pozgarria da ekimen honetara 38 erakunde sozial batu izana eta 550 firma indibidual baino gehiago bildu izana. Horrek lanean jarraitzera bultzatzen gaitu, herritarrak subjektu aktibo bezala antzeman dezaten beren burua eta denon artean bizitza jasangarriagoetarantz bidera ditzagun gure solasaldi eta borrokak. Tipi-Tapa bagoaz, Hacia vidas SOStenibles!
Hori dela eta, sinadura eta atxikimendu bilketa uztailaren 31ra arte luzatu dugu. Oraindik sinatu ez baduzu, kanpaina zabaltzen lagun gaitzazu eta atxiki zaitez hemen.
Utzi iruzkina