Portada2018-02-06T11:03:01+01:00
Loading...

TIPI-TAPA bagoaz!

Ezagutu itzazu ‘Garaiz Gabiltza: Bizitza Jasangarrietarantz urratsak nola eman’ ikastaroaren irakasleak

Desazkundea mugimenduko feminismo sailak, Mugarik Gabeko Ingeniaritza EGK-ak, nekazariek eta Mugarik Gabe elkarteko teknikariek parte hartuko dute Marienean egingo den tailer hauetan.

(gehiago…)

2019 3 maiatza|0 Comments

Bizitza jasangarri bat nola lortu, Marienean eztabaidagai

‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe GGKE-ak ikastaro bat antolatu dute Basauriko Emakumeen Etxean, ingurugiro krisialdia aztertu eta gizarte aldaketarako alternatibak plazaratzeko.

(gehiago…)

2019 11 apirila|0 Comments

Bizimodu jasangarrien aldeko Herri auzitegia

Izenburua: Bizimodu jasangarrien aldeko Herri auzitegia

Egilea: Mugarik Gabe & Tipi tapaBagoaz

2018ko otsailaren 23 eta 24an Bilbon ospatu zen Bizitza Jasangarrien Eskubidearen Aldeko Herri-Auzitegia. Auzitegi hau kolektibo anitzek (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak, sindikatuak, mugimendu sozialak) sarean egindako lanaren emaitza izan zen. Mahai gainean jarri eta salatu zituen mundu osoan ematen diren Bizitza Jasangarriekin loturiko Giza Eskubideen urraketak. Horrela, Euskal Herria, espainiar estatua, Mendebaldeko Sahara, El Salvador, Argentina eta Mexikoko testigantzak aurkeztu ziren.

Argitalpen honek adituek eta fiskaltzak azaldutako txostenak, aurkeztutako kasuen laburpenak eta epaimahaiak emandako ebazpena jasotzen ditu. Auzitegi honek hainbat helburu bete dituelakoan gaude: salaketa, memoria berreskuratzea, munduko zenbait tokitan bizitzaren defentsan ematen diren erresistentzia eta protesta prozesuei elkartasuna adieraztea eta baita erreparazio sinboliko bat izatea giza eskubideen urraketa hauek pairatu dituzten pertsonentzat.

2019 13 martxoa|0 Comments

Pobreziarekin bukatuko duen DSBE bat behar dugu.

Pasa den abendua, Eusko Jaurlaritza eta EH Bilduren arteko 2019ko aurrekontuen balizko akordio baten apurketarekin bukatu genuen. Apurketa horrek pozten gaitu akordio txar bat zelako, EH Bildu negoziatzera inoiz sartu behar ez zena.

Urtea aurrekontu luzaketarekin hasi dugu, baina Eusko Jaurlaritza hori zuzentzen saiatuko da «2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege»arekin. Honako hauek biltzen dituen proposamena aurkeztu dute zehazki: funtzionarioentzako % 2,25eko soldata igoera, hezkuntza pribatura bideratutako finantziazio publikoaren hobekuntza bat eta DSBEaren % 3,5eko igoera eta % 4,5ekoa eskubide horren jasotzaile diren pentsiodunen kasuan. Azken hori, pentsiodunei dagokienez, joan den abenduan aurrekontuen negoziaketan EAJ-PSEk egindako eskaintzaren oso azpitik dago.

Igoera proposamen hori huskeria bat da, Patxi Lopezen (PSE-PSOE) Eusko Jaurlaritzak 2012ko aurrekontuetan % 7ko murrizketa egin zionetik DSBEko diru laguntzek jasandako atzerakada handiarekin konparatzen badugu. EAJ-PSEren ondorengo gobernuek mantendu dutena, batez ere Urkulluren gobernuak urtez urte DSBEaren legediko klausulari men ez egitea erabaki zuenetik, zeinak DSBEaren zenbatekoa LGSaren % 88ra eta pentsioen % 100ra iristea behartzen zuen.

Eusko Jaurlaritzaren proposamena da langabetuen edo lan prekarioa dutenen sarrera 667€ arte osatzea, baina «Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea» aplikatuta 924€ artekoa izan beharko litzateke, 257€ko murrizketa euren sarreretan, alajaina. Pentsiodunen kasuan, aldiz, 285 eurotako murrizketaz ari gara, euren erretiro pentsioa 765 eurora arte osatua izango dute, legea beteko balitz, ordea, 1.050 eurora artekoa izan beharko litzateke. Laburbilduz, EAJ-PSEren proposamena jendarte honetako pertsona txiroenen sarrerak % 37 murriztea da.

Ondorioa argia da. 2012tik, 2008-2013 Atzeraldi Handiaren puntu gorenetik, gure jendarteko pertsonarik zaurgarrienak, DSBEa jasotzen duten pertsonetan nortuak, EAEko ondoz ondoko Gobernuek eta horien aurrekontuek zigortuak izan dira. Ekonomia zikloak aldaketa izan duenean, azken bosturtekoan gertatu bezala, diru laguntzen susperraldian zerbait aurreratu ordez, gizarte talde gehienetan gertatu dena, euren egoerak makurtzen jarraitu du.

Eusko Jaurlaritzak, beste behin ere, pertsona txirotuenei bizkarra eman die, pobreziarekin bukatzeko gai izango den proposamen bat aurkezteko aukera galtzen utzita. Pobrezia arriskuan dauden 318.000 pertsona bazterrean utzi ditu, biztanleen % 14,5, horietako asko emakumeak.

Gogoratu beharra dugu Eusko Jaurlaritzaren beraren «Pobrezia eta Gizarte-ezberdintasunen Inkesta»k diola badirela 60.000 pertsona pobrezia larriko egoeran egonda ere DSBEa jasotzen ez dutenak, eta beste 63.000 pertsona (jasotzaileen % 47) jasota ere pobre izaten jarraitzen dutenak, hortaz, DSBEaren inguruko edozein proposamenen helburua egoera horri buelta ematea izan beharko litzateke: txiroa den inor DSBEa jaso gabe ez geratzea edo horren hartzaile den inork pobre izaten ez jarraitzea.

Bete-betean hauteskundeei begirakoa den EAJ-PSEren proposamen honen ostean, datozen egunetan Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien eta oposiziokoen arteko adierazpenak entzungo ditugu, ez da, zoritxarrez, gaia sakonean eztabaidatuko, pobreziarekin nola bukatu, adibidez, hauteskunde hitzorduari begira hobekien geratzen saiatu baizik ez dute egingo.

Gure bidea beste bat da. 2017. urtean bazterketa sozialaren aurkako plataformek, tartean Argilan-ESK, «EZETZ ESATEN DIOGU» ekimenaren barruan 19 egunetako gose greba egin genuen aipatutako murrizketa berdinak erretiratzea aldarrikatzeko, eta herri honetako gehiengo soziala osatzen duten antolakunde sozial, sindikal eta politiko zenbatezinen babesa jaso genuen. Bidegabekeria latz honi aurre egiteak azken urteetan pobreziarekin bukatzeko gai den DSBE baten alde batu garen dozenaka antolakunderen elkartasuna berriz aktibatzea eta gure protestak kalera ateratzea eskatzen du.

ARGILAN-ESKko Kidea

2019 25 otsaila|0 Comments

Otras noticias

Go to Top