cartel-webIrailean, Nazioarteko Topaketa Ekosozialisten III. edizioa ospatu ziren Bilbon. Hirugarren topaketa hauetan, gaur egun funtsezko diren bi erronka bakarrean bildu nahi izan ditugu: urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala. Biei ala biei bilatu behar diegu alternatiba, eta pixkanaka, mundu-mailan, alternatiba hori eraikitzen eta berau aurrera ateratzeko sareak osatzen ari gara.

Ginebra eta Madrilen ostean Bilbon ospatu ziren Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak, izenburu honekin: “Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz”.

Desazkunde eta Bizitze Ona saretik parte hartu genuen espazioan. Manifestua eta informazioa http://alterecosoc.org/ webgunean dituzue.