#TIPITAPA bagoaz! Bizitza jasangarrietarantz kanpaina leku anitzetan aurkeztu dugu jada, baina oraindik ez gara plaza guztietara heldu. Asteazkenean, martxoaren 29an, Gazteizen aurkeztuko dugu! Anima zaitez bertaratzera!

Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakunde (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude kanpaina honen baitan. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.

Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.

Bizimodu berri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida gune horietako bat da Gasteizen sortuko dugun asteazkenean: dokumentalaren proiekzioa eta atxikimendu bilketa.

Egitaraua:

17:00: Las Kapritxosas Clown taldearekin kale ekintza egingo dugu, gasteiztarrak hausnartzera gonbidatuz.

18:00: TIPI-TAPA Bizitza jasangarrietarantz dokumentalaren emanaldia eta bertako kasu baten azalpena.

Kanpainaren manifestua irakurri eta zure atxikimendua eman nahi baduzu, egin klik hemen.