Epaimahaia dagoeneko #IrauliGabonak lehiaketara aurkeztutako zortzi laburmetraiak aztertzen ari da. TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles kanpaina eta Mugarik Gabek antolatu dute lehiaketa hau.
Epaimahaiak lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak ebatzi beharko ditu: 1000, 750 eta 450 euroko sariordaina dituztenak, hurrenez hurren.
Horrez gain, 400 euroko herri saria jasoko du sare sozialen bidez bozka gehien dituen laburmetraiak.
Epaimahaia ezagutu ezazu.
Andrea Gago Menor
Kazetaria da. Irabazi asmorik gabeko erakundeak kudeatzen eta hezkuntza, komunikazio eta kooperazio proiektuak aurrera ateratzen esperientzia eta formakuntza dauka. 2010etik 2018ra Pueblos aldizkaria koordinatu du eta Mujeres brasileñas: del icono mediático a la realidad (2014) dokumentala bezalako ikus-entzunezko hainbat proiektutan parte hartu du.
Bashe Nuhem Charole
IDACH (Instituto del aborigen chaqueño) institutuko komunikazio saileko arduraduna da, Chaco probintziako indigenen elkarte komunitarioko komunikazio arlo orokorra koordinatzen du, gainera, CLACPI (Coordinadora latinoamericana de cine y video de los pueblos indígenas) nazioarteko antolakundeko hego amerikarako formakuntza arduraduna da eta «Frente de trabajadoras de la comunicación del Chaco» kolektibo feministan parte hartzen du.
Isidro Jiménez Gómez
Filosofian Lizentziatua eta Informazio Zientzietan Doktorea, komunikazioaren eta sormenaren arloan lan egiten du duela 20 urte. MenosMediako Sormen Zuzendaria eta Informazio Zientzietako irakasle elkartua Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, ConsumeHastaMorir edo El Salmón Contracorriente bezalako proiektuen sortzaileetako bat da.
Utzi iruzkina