TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles
Kanpainaren lehiaketa bat

BIDEO LABURREN LEHIAKETA

Egun hauetako gehiegikeriez aspertuta? Ba… #IrauliGabonak

2018ko abenduaren 12tik otsailaren 7ra izango da #GabonakIrauli “TIPI-TAPA bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles” kanpainako lehen film labur txapelketa.

Esaten denez, Gabonak gehiegikerien garaia dira, eta hala da, planetan bizi garen pertsonen zati txiki batentzat bada ere: neurrigabeko bazkariak, gehiegizko afariak, edari kontsumo eta parranda ugari…

Baina badira bestelako neurrigabekeriak ere:

  • Kolonien iragarki matxistak.
  • Neurrigabeko kaleetako Gabonetako argiak.
  • Gehiegizko orduak zentro komertzialetan bueltaka.
  • Gehiegizko langostino jana Urtezahar gauean.
  • Ama eta amonaren sukaldeko lan-karga handia, besteok lasai asko afal dezagun.
  • Erosketa zentzugabeen gehiegikeria.
  • Jostailu eta katalogo neurrigabeak, neskentzat panpina eta sukaldeekin eta mutilentzat pistola eta autoekin.
  • Coca Cola edaten duen Santa Claus gehiegi.
  • Kontsumo estres neurrigabea.
  • Zaborrontzien aldamenean pilatutako kaxa eta plastiko neurrigabeak.
  • Auto bidaia eta desplazamendu neurrigabeak…

Ez diezazutela ziria sartu! Hartu zure kamera edota sakelakoa eta bideo bidez kritikatu, salatu, parodia bilakatu edo barre egin gehiegikeria horietako baten edo bestelako neurrigabekerien aurrean; eta planteatu aldaketak, alternatibak edo proposamenak gure bizitzak jasangarriagoak izan daitezen.
Hona zenbait ideia: Kontsumoa edo energia aurrezteko eredu aldaketak. Etxeko eta pertsonen zaintza lanen banaketan aldaketak. Kontsumo arduratsuaren aukera, kontsumoaren aurkako jarrera, ekonomia komunitarioa edo tokikoa, ekonomia solidarioa… Tokiko elikaduraren aukera, ekologikoa, elikadura burujabetza.

Adibidez, Gabon hauetan bonbardatuko gaituzten publizitate kanpaina edo iragarkiren bat parodiatu edota barregarri utz dezakezu (kontrapublizitatea), kalean topatzen dituzun gehiegikeria guztiak graba ditzakezu…

Eman bide sormenari! Bakarka edo taldean egin dezakezu.

HEMEN, lehiaketa Oinarriak eta hemen, Formulario_lehiaketa

Gure aldarrikapenei buruzko gauza gehiago jakin nahi baduzu, ikusi hemen gaitegiaren inguruko ideia bat egiteko eta orientatzeko balio dezaketen zenbait gai: https://www.decrecimientoybuenvivir.info/wp-content/uploads/2017/03/manifiesto_tipitapa.pdf

Tipi Tapa Bagoaz kanpainaren aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/user/MugarikGabeONGD

Tipi-Tapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles

www.tipitapabagoaz.info