Bizitza jasangarrien aldeko Herri-Auzitegiak energia eta elikadura burujabetza aldarrikatzeaz gain, pertsonen eta bizitzen erdigunean ezarriko den ekonomia eredua aldarrikatzen du.

Gaia lantzeko bi egoera errealen berri izango dugu Herri-Auzitegian.

Jarraian auzitegiko behin-behineko egitaraua duzue. Oraindik aldaketak egon daitezke, beraz, informatzen jarraituko dugu. Datozen egunetan hizlarien izenak eta xehetasun gehiago emango dizkizuegu, beraz, adi egon! 😉 Anima zaitez bertaratzera eta zabal ezazu informazioa zure lagunen artean!!

OTSAILAREN 23A, OSTIRALA

10:30-11:00: Aurkezpena

11:00-11:30: Inaugurazio-hitzaldia ¿Zertaz ari gara Bizimodu Jasangarrietaz hitz egiten dugunean? Bizi Onen ikuspegi feministaitik hurbilpena

11:30-13:15: Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkidek. Kasuen aurkezpena Guatemalatik eta Euskal Herritik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.

13:30-15:30: Atsedenaldia

15:30-17:15: Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako eskubidea eta energia-burujabetza. Kasuen aurkezpena Saharatik eta Nafarroatik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.

17:15-17:30:Atsedenaldia

17:30-19:15: Lurralderako eta elikadura-subiranotasunerako eskubidea. Kasuen aurkezpena Argentinatik eta Euskal Herritik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.

19:30: Itxiera

OTSAILAREN 24A, LARUNBATA

10:00: Agurra

10:15-12:00: Bizi-maila duina izateko eskubidea. Kasuen aurkezpena El Salvadorretik eta Euskal Herritik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.

12:15-12:30: Atsedenaldia

12:30-13:15: Epaimahaiarentzako etenaldia

13:15-14:00: Epaia eta itxiera