Otsailaren 7an, Bizitza jasangarrien aldeko Herri Auzitegiak akusatutako enpresa eta estatuei zitazio eskutitzak helarazi genizkien eta otsailaren 23 eta 24an burutuko dugun Herri Auzitegian deklaratzeko deia luzatu genien.

 

 

Euskal Herrian bizi diren hainbat herritar antolaturen ekimenez sortu den Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegiaren izenean idazten dizugu.

Hausnartzen eta sarean lan egiten ibili gara, sortu daitezkeen beste ereduetarako beharrezko trantsizioan aurrera egiteko, gure lana, diskurtsoak eta borrokak partekatuz. Horren ondoren, hainbat giza eskubideren urraketen ikusezintasunaren ondorioei aurre egiteko antolatu gara. Kasu zehatz honetan, mundu osoan bizimodu jasangarri bat izateko eskubidearekin lotutako urraketen inpunitatea nabarmendu eta salatu nahi dugu.

Egoera bakoitzean enpresa eta estatuen aldetik bortxatutako eskubideak ikusarazten dira. Hori dela eta, otsailaren 7an zitazio eskutitzak entregatu dizkiegu horietako askori, hala nola, Lanbideri, Iberdrolari, Endesari, gobernu espaƱoleko hainbat ministeriori, etab.

Horregatik, Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegiak bizitza duin baterako eskubidea eta honako hauek urratu izanaz akusatzen zaitu:

  • EAEko abenduaren 23ko 18/2008 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa;
  • Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 11. artikulua;
  • Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako babesa izateko eskubidea aintzat hartzen duen Europako
  • Gutun Sozialaren 30. artikulua;
  • Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna.

Otsailaren 23an ostirala, eta 24an, larunbata, Bidebarrietako ekitaldi aretoan ikusiko dugu elkar (Bidebarrieta Kalea 4, Bilbo). Egitaraua ikusi eta izena-eman ahal izateko, hemen klik egin.