Desazkundea mugimenduko feminismo sailak, Mugarik Gabeko Ingeniaritza EGK-ak, nekazariek eta Mugarik Gabe elkarteko teknikariek parte hartuko dute Marienean egingo den tailer hauetan.

 

Askotariko gizarte erakundeetako kide diren sei irakaslek parte hartuko dute ‘Garaiz Gabiltza: Bizitza Jasangarrietarantz urratsak nola eman’ ikastaroan. Ekimen hau ‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe GGKE-ak antolatu dute eta Marienean, Basauriko Emakumeen Etxea, egingo da, Maiatzaren 9, 10, 16 eta 17an, goizeko 9.30ak eta arratsaldeko 2ak bitartean.

Irakasleak aurkezten dizkizuegu:

Esther Muñoz Alonso: energia ereduaren aldaketa sustatzen du hainbat gizarte mugimenduetan parte hartuz eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren bazkide bezala. Som Energía (energia elektrikoa ekoiztu eta merkaturatzen duen kooperatiba bat da), Goiener, Energética eta Sorkin erakundeetan parte hartzen du. Energia zerbitzuak eskaintzen dituen ingeniaritza kooperatiba batean lan egiten du, SUNO deitutakoa, energia-iturri berriztagarriei lotutako proiektuak bideratzen eta gizarte ikuspegia duen energia-aholkularitza eskainiz.

Alicia García Santos: Desazkundea kide izan da euskal elkarte honen jaiotzetik. Feminismoei buruzko taldea sortu zuen eta Desazkundea eta Bizitze Ona Sarearen sustatzaile izan zen. La Posada de los Abrazos-eko kide aktiboa ere bada, gizarte-bazterketa egoeran dauden emakumeei arreta intersekzionala ematen dien elkartea. Zuzenbidean litzentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasun Masterra ere egin du. Genero berdintasunean aholkulari lanetan dihardu haibat erakundeekin.

Nadia López Ruiz: Bost urte daramatza nekazari lanean (Basortu Agroekologia) eta barazki eta fruta kontserbetan (Maskilu Kontserbak) Arratiako bailaran. Bizilur-eko kolaboratzailea da eta Etxaldeko emakumeak taldeko ekintzailea. Feminismoa, elikadura burujabetza eta baserritarren mugimenduaren arteko harremana eta elkarlana sustatzen du elkarte horrek.

Leticia Urretabizkaia Gil: Feminimoak-Desazkundea taldeko kidea da, uste duelako nekazariek borrokatzen duten elikadura burujabetza hirietan lantzeko bidea dela dezazkundearen aldeko mugimendua. Elikadura burujabetzan murgildu da ikerketa, prestakuntza eta argitalpen ugarietan parte hartu ondoren. Desazkundea eta Bizitze Ona Sarean parte hartzen du. Giza Zientzietan litzentziaduna da eta Globalizazioa eta Garapena masterra egin du. Egin, UPV/EHUko Hegoa Institutuan doktoretza egiten ari du.

Pepe Ruiz Osoro: Feminismoak-Desazkundea eta Desazkundea eta Bizitze Ona Sareko kidea, bigarren honekin kolaboratzen du desazkundearen oinarriak hedatuz, jardunaldi, artikulu eta tailerren bidez. Herri hezkuntzari eta elikadura burujabetzari lotutako gizarte mugimenduetan parte hartzen du. Ingurumen Zientzietan eta Kazetaritzan lizentziatua, Globalizazioa eta Garapena masterra egin du Hegoa Institutuan.

Maite Ezquerro Sáenz: Mugarik Gabe nazioarteko elkartasun erakundeko kidea da, Hezkuntza taldean eta Bizitza Jasangarriak arloan lan egiten duelarik. Desazkundea eta Bizitze Ona Sareko kidea ere bada. Sare honek bizitza eta planetaren zaintzak erdigunean jartzea xede du, jardunaldi, ikastaro eta materialen bidez. Psikologian lizentziatua, Gizarte Garapenean teknikaria eta Hegoa Institutuko Garapena eta Nazioarteko Lankidetzan masterra da.