Badakizu zer salatzen eta zigortzen Herri Auzitegiaren ebazpena zaintza-sistema bidezkoak eta erantzunkideak-ri buruz?
Joan den otsailaren 23an eta 24an Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegia egin genuen, honako epaimahaikide bikain hauen laguntzarekin: Begoña Zabala González, María Eugenia Rodríguez Palop, Patricia Bárcena García, Janaína Strozake, Yolando Jubeto, Júlia Martí Comas, Yayo Herrero López eta Lolita Chávez.
Herri Auzitegiaren ebazpena bidaltzen dizuegu, besteak beste, “testigantza ematera etorri diren zortzi pertsonek isiltasuna hausteko eta bizimodu alternatibo eta emantzipatzaileak proposatzeko erakutsi duten ausardia eta adorea” aitortzen baitu.
Salatzen eta zigortzen du:
Iritzi publikoaren eta nazioarteko komunitatearen aurrean, Nazioarteko Zuzenbidea eta barne-zuzenbide propioa urratu direla, honako arlo hauetan:
Zainketarako eskubidea:
1. Etxeko emakume langile migratzaileak esplotatzeko kultura: aipatutako estatuetan indarrean baina osatugabe dagoen esparru arautzaileari ez ikusia egitea erabakitzen duten estatuko eta erakundeetako eragileek onartzen eta sustatzen dutena.
2. Emakumeak migratzera bultzatu dituzten testuinguruen aitortza falta eta haien gaineko ezjakintasuna: Espainiako Gerra Zibilaren eta gerraostearen nahiz Guatemalako genozidioaren ondoren, emakumeak zaurgarritasun egoeran daude.
3. Mexikoko, Guatemalako eta Espainiako estatuen jardunbide matxista, heteropatriarkal eta kolonialak: estatuok zaintzeko erantzukizuna emakumeei
bakarrik esleitzen dietenez, emakumeak lanaldi bikoitz eta hirukoitzak egitera behartzen dituzte.
4. Espainiako estatuko legeria zaharkitua: 2011. urtean hainbat aldaketa egin ziren arren, oraindik ez ditu etxeko emakume langileen lan-eskubideak bermatzen.
5. Gizonek, enpresek, gobernuek, oligarkiek, etxeko emakume langileen eta esplotazioari eta zainketen kateari etekina atera dieten erakundeek izan eta
defendatu dituzten pribilegioak.
6. Tapachula, Mexiko eta Euskal Herriko enplegatzaileak, etxeko emakume langileak esplotatu dituztelako, tratu umiliagarria eman dietelako eta sexu-eraso eta bortxaketak sistematikoki jasanarazten dizkietelako.
Utzi iruzkina