Aurreko postean aipatu genizuen moduan, otsailean Herri-Auzitegia burutuko dugu Bilbon. Bertan elkar ikustea espero dugu. Bertan landuko den ardatzetako bat energia da.
Jendarte jasangarriagoak eta bidezkoagoak eraiki nahi baditugu, gure ustez ezinbestekoa da pertsona guztientzako baliabideen eskuragarritasun unibertsala bermatzea, duintasunez bizitzeko oinarrizko beharrak asetzea posible izan dadin.
Zentzu horretan, uste dugu legeen bidez babestu beharko litzatekeela bizitzeko beharrezko energia eskuratzeko oinarrizko eskubidea, baita pertsonen zein lurraldeen energia burujabetza ere.
Auzitegian eskubide honen urraketekin lotutako bi kasu ezagutuko ditugu. Laster izango duzue informazio gehiagoren berri.
Bitartean, energia burujabetzaren inguruko hausnarketarekin uzten zaituztegu, otsailean elkar ikusiko dugulakoan.
Utzi iruzkina