Feminismo-Desazkundeko artikulua
Hemen dago Ekonomia Feministako Kongresuan, aurkeztutako Feminismo Desazkundetako taldeko artikulua.
Hemen dago Ekonomia Feministako Kongresuan, aurkeztutako Feminismo Desazkundetako taldeko artikulua.
Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai.
Entzun hemen.
AHOTSA 78 aldizkarian argitaratuta
“Hedatzen ari den ekonomia batek ematen dituen ondasunek eta zerbitzuek gizakien ongizatea hobetzen laguntzen dute, baina neurri batera arte. Hortik aurrera, hazkundearekin lotutako gizarte- eta ingurumen-kostuek duten eragina hain da handia, ezen ongizate-maila murrizten baita (…), gizakien ongizateari laguntzeari utzi eta kaltegarri bihurtzen da. Hori dela eta, ezinbestekoa da garapen-eredua aldatzea: ekoizteko, kontsumitzeko, lan egiteko, bizitzeko… beste modu bat”. (Jorge Riechman)
Badira hamarkada batzuk gure bizimodua zalantzan jartzen dugula eta gure gehiegizko kontsumoan aldaketak egiteko beharra sentitzen dugula, planetako baliabideak amaitu ez daitezen. Aldaketa guztiek osagarri pertsonal bat behar dute, osagarri sozialaz eta politikoaz harago. Beharrezkoa da erantzukizun unibertsala dugula sentitzea, orainaldian eta etorkizunean erantzukizuna dugula pentsatzea, interdependentzia globala dela eta. Gure bizimoduak eragin zuzena du beste pertsona batzuen bizi-baldintzetan, eta hori ulertu dugulako planteatu dugu proiektu politiko gisa behera egingo genukeela.
Desazkunde eta Bizitze Ona Sarea, “Ekonomia Solidarioaren hedatzea. Ekonomia eraldatzeko garaia da!” lelopean, Bilbon azaroan egin zen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresuan aurkeztu ziren esperientzietako bat da.
Ekonomia Sozial eta Solidarioak eskaintzen dituen alternatiben hedapena bistarazteko helburuarekin, Kongresuan guztira 300 ekimen aurkeztu ziren, posterrez osatutako collage handi batean. Aurkeztutako esperientzien artean sartu zen Desazkunde eta Bizitze Ona Sarea.
‘Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz‘ argitalpenak gizarte-antolaketarako eredu berriak proposatzen ditu, bizitzaren eta planeta berearen zaintza erdigunean kokatzen dituztenak. Argitalpena Bilbon, joan den 2016ko ekainaren 3an, egin ziren Desazkunde eta Bizitze Ona V. Topaketetan aurkeztu zen, eta 17 erakundek egindako lan kolektiboaren emaitza da. (gehiago…)