#TIPITAPAbagoaz kanpainako bigarren bideoa
Jadanik kanpainako bigarren hilabetean sartu gara! Beraz, horrekin batera #TIPITAPAbagoaz Bizitza jasangarrietarantz kanpainako bigarren bideoa aurkezten dizuegu: Ama Lurra.
Jadanik kanpainako bigarren hilabetean sartu gara! Beraz, horrekin batera #TIPITAPAbagoaz Bizitza jasangarrietarantz kanpainako bigarren bideoa aurkezten dizuegu: Ama Lurra.
Atzo, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Gasteizko kaleetan barrena ibili ginen hiritarrak informazioz bustitzen! Gero, dokumentala ikusi eta solasaldi interesgarria izan genuen. #TIPITAPAbagoaz kanpainaren aurkezpena arrakastatsua izan zen. Mila esker bertaratu zineten guztioi!
Beste bizimodu bat nahi dugu eta alternatibak ekartzen ditugu. TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren bideoa aurkezten dizugu:
#TIPITAPA bagoaz! Bizitza jasangarrietarantz kanpaina leku anitzetan aurkeztu dugu jada, baina oraindik ez gara plaza guztietara heldu. Asteazkenean, martxoaren 29an, Gazteizen aurkeztuko dugu! Anima zaitez bertaratzera!
Gaur, martxoak 24, #TIPITAPA bagoaz! Bizitza jasangarrietarantz kanpainaren aurkezpena egin dugu Donostian.
Bihar, martxoak 24, TIPI-TAPA Bizitza jasangarrietarantz dokumentala aurkeztuko dugu Lantarón-eko Udaletxean arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Animatu bertaratzera, oso interesgarria izango da-eta.
Bihar, martxoaren 24ean, Campo Creativo 0-k antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoa jardunaldien baitan bizitza jasangarri baterako eman beharreko pausuez eta egun dauden alternatiben inguruko solasaldia antolatu du Saretuz Sareak Loiolako kultur etxean.
Gaur TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren aurkezpena egin dugu Bilbon. Gran Vía 25ean oinezkoan atentzioa deitu dugu kale ekintza clown-arekin. Horren ostean manifestua irakurri dugu eta atxikimenduak jasotzen hasi gara.
Gaur TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainako lehen bideoa aurkezten dizuegu.
Kanpaina honetan, jadanik jakingo duzuen moduan aurreko postengatik, estrategikotzat jotzen ditugun eta Manifestu gisa aurkezten ditugun 4 lan-ardatzen (elikagai subiranotasuna, eredu energetikoa, ekonomiaren birlokalizazioa eta zainketa) gainean egindako proposamen eta aldarrikapenak jendarteratzea da helburua.
Bihar, martxoak 21, Euskadiko hainbat erakunde eta gizarte-mugimenduak TIPI-TAPA bagoaz! kanpaina aurkeztuko dugu Bilbon, Bizimodu jasangarrietarantz abiatzeko kale ekintza eta manifestuaren irakurketaren bidez. 4 lan-ardatzen aldarrikapen politiko eta instituzionalak aurkezten dira: elikagai-subiranotasuna, eredu energetikoa, ekonomiaren birlokalizazioa eta zainketa.
Honako kolektibo hauek hartu dugu parte: Bizilur, Ehne Bizkaia, Ekologistak Martxan, Goiener, Mugarik Gabeko Ingeniaritza Euskal Herria, Emaús Gizarte Fundazioa, Setem Hego Haizea, Desazkundea (bereziki Desazkundeko Feminismoak taldea), Asociación de Trabajadoras de Hogar (ATH), ESK Sindikatua, Zadorra Fundazioa, Mugarik Gabeko Ekonomialariak, REAS Euskadi (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Euskadiko GGKEen koordinakundea, Saretuz (Kontsumo arduratsu, kontziente eta eraldatzailearen aldeko Donostiako Sarea), Zentzuz Kontsumitu (Vitoria-Gasteizeko Kontsumo kontziente eta arduratsuaren aldeko Sarea), Alianza Política Sector de Mujeres (Guatemala), Centro de Mujeres Xochilt Acatl (Nikaragua) eta Mugarik Gabe.
Amaitzeko, “herritarrei manifestu honi atxikitzeko dei egiten diegu, banaka edo kolektiboki, 2017ko martxoaren 21ean, 10:45ean, Gran Vía, 25 helbidean kanpaina aurkeztuko dugu kale-ekintza eta manifestuaren irakurketaren bidez”.