Bihar, martxoaren 24ean, Campo Creativo 0-k antolatutako Ekologia Sozial eta Politikoa jardunaldien baitan bizitza jasangarri baterako eman beharreko pausuez eta egun dauden alternatiben inguruko solasaldia antolatu du Saretuz Sareak Loiolako kultur etxean.
Saioari hasiera emateko Saretuz Sareko “Mapasaretuz” lanabesa eta komunitatea aurkezten dituen bideo labur bat eta Mugarik Gabe elkarteak burututako “Tipi-Tapa. Bizimodu Jasangarrietarantz” dokumentalak aurkeztuko dira. Lehenak Donostiako kontsumo arduratsuko alternatiben aldeko apustua egitera animatuko gaitu; dokumentalean, berriz, bizitza jasangarri baterako proposamenak aurkeztuko dira.
Ondorengo solasaldian dokumentaleko protagonista den Pedro jubilatuak parte hartuko du, Loiolako Arantza Belardendako Teresa lagun izanik.
Posible al da Donostian bizitza jasangarri bat praktikan jartzea? Oihulari Klowneko kideak eta Saretuz Sareanekoek ahal dela uste dugu. Baina, nola? Etor zaitez, elkarbanatu zure esperientziak, ezagutu aukerak eta gozatu.
Bihar bitzitza jasangarriekin hitzordua duzu! Biharko egitaraua:
17:30etan Bizitza estilo kutsakorrei aurre egiteko eta bizitza jasangarria, parekidea, zaindua, ekologikoa, oro har, osasuntsuagoak izateko Oihulari Klowneko kideak, Loiolako auzoan zehar egun dauden gomendioez, erabilera orriez, zein aukerez arituko dira. Loiola informazioz josiko dute.
18:30etan Mapasaretuz bideo laburra aurkeztuko dugu.
18:35etan TIPI-TAPA Bizitza Jasangarriagoetarantz dokumentalaren estreinaldia egingo dugu.
19:05etan “Donostian bizitza jasangarri bat eramateko aukerarik al dugu?” Galderarekin bat eginez bertaratutakoen eta gonbidatuen artean solasaldia izango dugu.
Utzi iruzkina