Azaroa ekintza ugarirekin amaituko dugu Gipuzkoan.

Azaroaren 29an Donostian duzu zita! “Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz” izango dugu eta irekia da jardunaldia. Anima zaitez!

Tribunaletara bertaratzeko deia egiten dugu, denon artean bizi dugun jendarte kontsumistari nola aurre egin eta bizitza jasangarriak nola bideratu ditzakegun landu nahi dugulako.

Azaroaren 29ko Tribunal sinbolikoen elkartrukeko egitaraua hau da:

13:30: Antzerki-foroa Lur-Ikara Kabaretarekin, Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera ondoan).
16:30: Begirada kontzienteak erakusketari bisita, Cristina Enean.
17:00: Elkartrukea, Cristina Enean:

17:00-17:15: Parte hartzaileen erregistroa. Materialak banatuko dira.
17:15-17:30: Jardunaldien aurkezpena.
17:30-18:30: Tribunalean izango diren esperientzien aurkezpena.
17:50-18:10: Caso Castorreko herri tribunala, Blanca Bayas eta Irina
Camarasa, energian adituak eta caso Castorreko antolatzaileak.
18:10-18:30: Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Tribunala. Viena+20, Joana
Etxano.
18:30-19:05: Giza Eskubideen defendatzaileak. Richar Sierra eta Lolita
Chávezen egoera.

Tribunal Sinbolikoez gain, egun berean, lerro batzuk gorago aipatu dugun antzerki-foroa dugu:

Azaroak 29, 13:30: Antzerki-foroa Donostian, Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera ondoan).

Azaroak 30, 16:30: Antzerki-foroa Tolosan, Triangelu plazan (euria egiten badu, Kultur Etxeko Areto nagusian).

Zuen zain egongo gara!