Desazkundea eta Bizitze ona Sarearen ibilbide kolektiboa

AHOTSA 78 aldizkarian argitaratuta

“Hedatzen ari den ekonomia batek ematen dituen ondasunek eta zerbitzuek gizakien ongizatea hobetzen laguntzen dute, baina neurri batera arte. Hortik aurrera, hazkundearekin lotutako gizarte- eta ingurumen-kostuek duten eragina hain da handia, ezen ongizate-maila murrizten baita (…), gizakien ongizateari laguntzeari utzi eta kaltegarri bihurtzen da. Hori dela eta, ezinbestekoa da garapen-eredua aldatzea: ekoizteko, kontsumitzeko, lan egiteko, bizitzeko… beste modu bat”. (Jorge Riechman)

Badira hamarkada batzuk gure bizimodua zalantzan jartzen dugula eta gure gehiegizko kontsumoan aldaketak egiteko beharra sentitzen dugula, planetako baliabideak amaitu ez daitezen. Aldaketa guztiek osagarri pertsonal bat behar dute, osagarri sozialaz eta politikoaz harago. Beharrezkoa da erantzukizun unibertsala dugula sentitzea, orainaldian eta etorkizunean erantzukizuna dugula pentsatzea, interdependentzia globala dela eta. Gure bizimoduak eragin zuzena du beste pertsona batzuen bizi-baldintzetan, eta hori ulertu dugulako planteatu dugu proiektu politiko gisa behera egingo genukeela.

(gehiago…)